MUGIKORTASUN ETA LOGISTIKA JASANGARRIAK PORTU ALDEETAN

Bilboko portua, 2019ko urriaren 31

Globalizazioaren ondorioetako bat, nazioarteko merkataritzaren gehikuntza da, berarekin, mundu mailan, ondasun eta salgaien garraioaren areagotze handia dakarrelako . Garraio honek, aztarna ekologiko handia uzten du.

Aztarna hau txikiagoa da garraioa, airez edo errepidez egin beharrean, itsasoz egiten bada baina, halan eta guztiz ere, itsas garraioak eta portu jarduerek ingurunean sortzen duten eragina gutxitzeko erronkari ekin behar diote.

Horretarako, trantsizio hori toki isurpen kutsatzaileak gutxituz eta euren jasangarritasuna areagotuz erreztu dezaketen merkataritza garapen edo hedatze egoera ezberdinetako teknologiak daude.

Jardunaldi honen asmoa, administrazio publiko, portu, eta euren lana portu aldeetan garatzen duten enpresetako agintariak bai eta lortu nahi den ingurune eraginaren minimizazioa erreztuko duten soluzioak eta ekipoak ekar ditzaketenak ere biltzea da.

Helburua

Helburu nagusia, honako hauek ahalbidetuko dituen eztabaida-lekua sortzea da:

  • antzeko arloetan martxan dauden proiektuak eta garapenak ezagutzea,
  • berrikuntza teknologikoa portuko logistikan eta mugikortasunean sustatzea,
  • energia fosilen erabilera intentsibotik berriztagarrietarako transizio teknologikoa lortzeko, eta apurka-apurka eurekin doazen energia-bektore berriak (elektrizitatea, hidrogenoa) sartzeko behar den bultzada sustatzea.

Helburu honekin aukeratu den hizlarien taldean, toki enpresetako adituak, beren teknologietan munduko liderrak direnak, aholkularitza espezializatuak eta gai hauetan esperientzia daukaten zentro teknologikoak eta portu agintaritza garrantzitsuetako ordezkariak daude.

Jardunaldi honen ondorioak abiapuntu ona izan daitezke etorkizuneko proiektu eta ekimenetarako. Guzti horiek, erronka garrantzitsu honi lotuta, jadanik martxan daudenei gehituko zaizkie eta gure atzetik datozen belaunaldiei dena ondo bideratuta utzi beharko diegu.

Egitaraua 2019ko urriaren 31

(Doaneko izen-ematea)

08.30-09.00 Harrera
09.00-10.00 Lehen zatia
  • Portu-jardueren garapen jasangarria (Carlos Navarro, Merkataritza Zuzendaria eta DNV GL.-ren kontu-ikuskari burua)
  • Etorkizuneko ordezko erregaiak (Rafael Oreka, PETRONOR-eko Kalitate eta Ingurumen Saila)
  • Ingurunean eragin txikia daukaten soluzio logistikoak integratzea (Joshué Pérez Rastelli, TECNALIA-ko Ikertzailea)
10.00-10.30 Inaugurazio ofiziala
  • Bilboko Portuko Agintaritza (Ricardo Barkala, presidente)
  • UPV/EHU – Ingeniaritza Eskola (Patxi Juaristi, Bizkaiko Campuseko errektoreordea)
  • Eusko Jaurlaritza – EEE (Mikel Gurutzeaga Zubillaga, Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren zuzendaria)
10.30-11.00 Atsedenaldia

Coffee break and networking

11.00-12.30 Bigarren zatia
  • Trantsizio energetikoa eta mugikortasuna. Berriz kargatzeko azpiegiturak (Iñaki Aguirrebeña, ESERGUI-ko Non Oil Salerosketa Zuzendaria)
  • Propultsio dualeko atoiontziak (Xabier Aizpuru, IBAIZABAL ATOIONTZIEN Base Zuzendaria)
  • Hidrogeno eta erregai-piletan oinarritutako portu-makinekin (Raúl Cascajo Jiménez, VALENTZIAKO PORTUA-ren Ingurumen Politiken Burua)
13.00-14.30 Hirugarren zatia
  • Antolamendu Optimizaziorako Adimen Artifizial eta Big Data aplikazioak (Ignacio Olabarrieta, TECNALIA-ko Ikertzailea)
  • Orga jasotzaile elektrikoak: Bateria/Erregai-pila HYSTER (Alexander López, VIBACAR kontzesionario ofizialaren Zuzendaria)
  • Jardunaldiaren ondorioak eta agurra.
List Title
List Content

Carlos Navarro

Carlos Navarro Merkataritza Zuzendaria eta DNV GL. entitatearen kontu-ikuskari burua da. Vigoko Unibertsitatean Ingeniaritza Industrialean lizentziatu zen, eta PDE IESEa du Nafarroako Unibertsitatearen eskutik. 22 urteko esperientzia du ziurtagirien esparruan, 30 herrialde ezberdinetan 2000 kontu-ikuskaritza egin dituelarik. Horrez gain, Coruña, Almeria, Valentzia eta Ceutako portu agintaritzak ikuskatu ditu, eta Vigo, Algeciras eta Melillako proiektuak kudeatu ditu.

Rafael Oreka

Rafael Oreka Ingeniari Tekniko Kimikoa da Bilboko EUTIren eskutik, eta Deustuko Unibertsitateko Ingurumen Ingeniaritza Masterra du. Petronorreko Kalitate eta Ingurumen Sailean dago, eta bertan hondakinen kudeaketan eta hondakin-uraren usain, kontrol eta tratamenduan egiten du lan. 2001etik Salerosgai Arriskutsuen Garraio Segurtasun Ikuskaria da, salgai arriskutsuen garraioan esperientzia handia du eta.

Joshué Pérez

Joshué Pérez Doktoreak, Tecnaliako ikertzaileak, adimen kontrol arloko tesirik hoberena saria jaso zuen 2012an Espainiako Automatika Batzordearen (CEA) eskutik. Bere tesiaren izenburua “Ibilgailu autonomoen kontrolerako agenteak hirigune eta autobietan” izan zen. Horrezkero, post-doktoretza ikertzaile gisa egiten du lan Imara eta RITSen, INSRIAn. Joshué Pérez automatika eta kontrol sistemetan Doktorea da Madrilgo Complutense Unibertsitatean eta Ingeniari Elektronikoa Caracaseko Simón Bolívar Unibertsitatean (2007). Elektronika Masterra du ere.

Iñaki Aguirrebeña Badiola

Iñaki Aguirrebeña Badiola Eserguiren Non Oil eta Energia Berrien Salerosketa Zuzendaria da. Horrez gain, Avia Eserguiren hornitegiak zuzentzen ditu, eta Avia Energías enpresan zuzendari eta gerente da. Enpresen kudeaketan esperientzia luzea du, bere esparru guztietan gainera, merkataritza eta finantza ikuspuntuetatik, taldeen zuzendaritzara. Halaber, burdindegi eta eraikuntza sektoreetan zuzendaritza karguak izan ditu.

Xabier Aizpuru Arregi

Xabier Aizpuru Arreguik 20 urte inguru daratzama Ibaizabal Taldean. 2008tik, Bilbon basea duen Ibaizabalen Atoiontzien flotaren arduraduna da. 2014an offshore zerbitzuetarako flotaren arduradun izendatu zuten. Ibaizabalen eta Astilleros Muruetaren sail teknikoarekin elkarlanean aritu izan da LNG atoiontzi dualaren diseinuaren proiektuan.

Raúl Cascajo

Raúl Cascajo Ontzigintza eta Ozeaniar Ingeniaria da, eta Itsas Garraio eta Portu Kudeaketa Espezialista, Ingurumen-Kudeaketan eta Portu Energetikan esperientzia luzea dituelarik. Klima aldaketaren eta portuen trantsizio energetikoaren inguruko zenbait proiektutan egin du lan. Partaide izandako azken proiektuen artean CoreLNGas Hive, Gainn4Ship Innovation eta Gainn4Mos daude. Egun, Ingurumen-Politiken Burua da Valentziako Portu Agintaritzan. Bertan, gainera, H2PORTS proiektuaren koordinatzailea da.

Ignacio Olabarrieta

Ignacio Olabarrieta Fisika Konputazionalean Doktorea da British Columbia (Kanada) unibertsitatearen eskutik. Metodo informatiko bidezko sistema fisiko konplexuen modelatuen inguruan egiten du lan. 2005tik ikertzailea da TECNALIAn, eta Smart Mobility Laben (mugikortasun eta trafiko soluzioen prototipatu arinen datuen analitikarako azpiegitura) arduradun zientifikoa da. Bere espezialitateak identifikazioa, mugikortasun trazen bitartez sortutako patroien antzematea eta datu historikoetan oinarritutako mugimenduen iragarpena dira.

Alexander López

Alexander López VIBACAR-en (Euskadirako HYSTER-en kontzesionario ofiziala) Gerentea da. Deustuko Unibertsitatean Psikologian lizentziatu zen, eta bertan Erakundeen Psikologia espezializazioa burutu zuen. Supply Chain Management (ICIL Fundazioa) Masterra du ere.

Tokia

Bilboko Portuko Agintaritza

Bulego nagusiak (hitzaldi-aretoa, 3. solairua)

Zabalkuntza Kaia.

48980 Santurtzi (Bizkaia)

Antolatzailea

Antolatzaileak: Bilboko Portuko Agintaritza
eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

 

Izen ematea

Mesedez, beharrezkoa da datu pertsonak guztiak sartzea.